XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ibil arin! dio Portuk.

Dunixiren garajera joan behar dugu.

Kotxe honek asko balio du.

Dunixiri salduko diogu.

Gaur ondo gabiltza.

Bai! erantzuten dio Galindok.

Dunixik erosiko digu.

Lapurrak ba doaz.

Dunixiren garajera eramaten dute kotxea.

Sar kotxea garajera eta utz bertan, esaten du Portuk.

Gero eman niri giltzak.

Hauxe da Dunixi, Dunixi Hiribarne, Oskorri garajearen jabea.

Dunixi gizon zuhurra da.

Kotxeak merke merke erosten dizkie lapurrei.

Motorearen eta matrikularen zenbakia aldatzen die kotxeei.

Kolorea ere aldatzen die, eta gero probetxu handiz saltzen ditu.

Orain Dunixi lanean ari da.

Kotxe bat pintatzen dabil.

Dunixi kotxe bat pintatzen dabil.